XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABORARIAK

Gure Eskual-Herriko lurretan ez ditazke gure kanpagnar gazte guziak koka. Zer egin behar dute beraz?

Lehengo denboretan, Ameriketarat joaiten ziren... Bainan orai Amerikak bere menta ttipitua du... Eman dezaken lan baino biziliar gehiago du eta.

Hor dira muthil tokiak, dute erranen... Segur, adichkidea, ez da muthil toki eskasirik gure etchaldetan... Bainan, batetik othe laiteke aski gure kanpagnar gazte guzientzat? Bertzetik, muthil sartzea errech da bainan gero? Gero zer egin behar dute?

Muthil guti da ezkontzen kanpagnetako etcheko alabekin. Muthil arras gutik aski du irabazten, bere muthilgotik etchalde batentzat behar direnen muntatzeko.

Hortako gure kanpagnetako muthil gehienak, edo dira karlos gerditzen... Edo, kanpagna utziriz, hiriarat dira ezkontzen. Hau ere ahal dena da ba, bertze bizi molde bati lotzea; tokiz kanbiatzeak, gorphutzeko eta izpirituko usaien kanbiatzeak, nehor guti baitu ontzen.

Dirua Presta Ezkont-Gaieri

Horra zertako, lege bat ari daukuten moldatzen. Horren arabera, gobernuak diruketa bat, intresa ttipian eta emeki, hunenbeste urtheren buruan gibelarat izul lezaketena, ezkontzerat dohaziner presta lezokete.

Egia, bainan, nork nahiko du holako zorra bizkarrean ezkondu?

Zerendako ez egin lege bat, jada bertze zonbait erresumetan ezagutua eta hainitzek Frantzian galdatzen dutena. Lege horren arabera, ezkontzerat dohanak suma bat hunki lezake eta, sortu haur bakotcharentzat, suma hartarik hunenbesteko bat kito luke. Lau, bortz haur sortzen badira, suma guzia beretako.

Lege horrek ezkont berriaren bizia laguntzen du eta familia fagoratzen.

AMERIKAK FRANTZIAN

Frantzian badira lur ordokiak aberatsak, larre utziak, beso eskasiaz. Han hemenka, Espagnol, Italiano edo Polonesek dituzte lantzen.

Zerendako ez liezke gure gazteak lur hoietan kokatuko? Zerendako ez liuzkete Eskualdun multzo batzuen artean, eskualdun herriak muntatuko kaskoinian? Ideia ona da... Bainan, nork dazkote emanen Eskualdun gazte hoier tresnak eta kabalak, lan horri lotzeko? Gobernuak behar luke karia hortarat zerbeit egin... Eskual-Herrian deputatu jaliko direner laiteke gobernuaren argitzia eta hortaz zerbeit alderdi artzea... Gauden beha.

ANARTIAN

Anartian, gure laborari gazteak, ahal bezenbat herrian beira ditzagun. Nola hori? Ez dute lanik lurrean, bainan ez oihe da, zuen herrian berean, zonbait ofizio hoientzat on litakenik?

Badea, herrian ahotzarik? Badea zapetainik, eletrika-langilerik ile mochlerik; potreta jalitzalerik, nik dakita zer? Ez duzia ikusten, frangotan, plazia guzia kaskoin biziliarrez bethea? Hek aurkhitu dute gure herrian bizi manera. Zerendako ez gurezat hek hartzen dauzkiguzten ofizioak? kanpokoak etchean eta etchekoak kampoan, hori ez da ontsa.

Burhasoer da ikustea zer ofizio eman dezaketen beren haurreri, heien herrian atchikarazteko. Araberako aprendizgoak eginaraz dezoztela.

Horra ideia onak hor. Ean nork obratuko dituen da dena.

PILOTAZ

Milafranga.- Phesta eguna, Laduche Seinek kintzeaz joan dute Saint-Martin-Vivieri. Saint-Martin hasi da botatzen urrun zirelarik. Vivier ez baitzen aldi on onean. Partida ederra denen arabera.

Bassussarry. Sant-Martinek ez du egin bezperako joko bera; galdu khintze multcho batez Audetekin Garmendia-Dongaitzen kontra.

Itsasu, hor ere joko ttipichkoa Viviek Seinekin. Harambillet, Audeten kontra, dotzena batez galdu.

Miarritze, Plaza-Berri frontona, Aguer ez ontsaz Damestoy lagun Garmendiak, Harambillet-Barennen kontra, Harambilletek urrunagotik bota. Galdu ba Damestoyk 28-25, behin aintzinean joanik eta berdin izanik 24na, eta arizanik gootik.

Chistera laburrekin, Boudon-Chatelainek 50, Lemoine-Aguirrek 48.

Lemoine-Fagoaga anaiek 50, Barenne-Alaman-Etcheverryk, 45. Partidak Kambon.